jueves, 7 de abril de 2011

EUSKARAZ KATALOGATZEKO BALIABIDEAK


Oskia Agirrek behin eta berriro dihardu bere KATALOGATZEN Netvibes orria (www.netvibes.com/katalogatzen) berritzen, aurreko hilean euskaraz katalogatzeko ditugun baliabideak jaso eta karpeta batean batu ditu guztion lana errazteko.


Hamar bat web orri batu ditu:
*Euskadiko Irakurketa Publikoaren Sarearen on line sarearen dokumentazioa-katalogazioa.
*Katalogatzeko terminologia.
*Katalogaziorako prozedura orokorren eskuliburua.
*Katalogazio arauak.
*Euskaltzaindiaren katalogazio arauak.
*Autoritateak sortzeko prozedura-eskuliburua.
*ELSNko Autoritate eta gai-sarreren katalogo elebiduna.
*Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen katalogoa.
*Euskaltzaindiaren liburutegiko katalogoa.
*Euskadiko liburutegi kolektiboen katalogoa.